lunes, 30 de abril de 2018

feriak

Antzina azokak baserritarren topaleku ziren, eta haietara nekazariak eta artzainak jaisten ziren euren generoa saltzera eta gizartearekin harremanetan jartzera; gaur egun, berriz, esan daiteke feria horiek gehiago direla gizarte urbanoaren jaitsiera, galdutako nekazari ingurunearen bila. Eta bilaketa horrek berriz elkartu ditu hiriko eta baserriko gizartea, haurrentzat zein helduentzat esperientzia interesgarriz betetako jai batean; non gure baserrietako animaliak eta landareak erosi ahal dituzten, bertako elikagaiak dastatu, erromerien jai giroaz gozatu, gure artisauen eskuek nola lan egiten duten ikusi eta gure despentsak Euskadiko kalitatezko elikagai zoragarriz bete… Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoka nagusien zabalkundea egiteko helburuarekin, hemen aurkezten dizugu 2018. urterako katalogo berria.

sábado, 28 de abril de 2018

teknologia

Ikerlanen eta ingurumen-adimenaren alde egin zuen apustuaren 30. urteurrena Ikerlan Teknologi Ikertegiak 2004an bere 30. urteurrena ospatu duelarik, ondoren 2’5 milioi euro inbertituko ditu datozen lau urteetan ingurumen-adimenaren esparruko zenbait egitasmotan. Ikerlanen helburua da, arlo berri honetan espezializaturiko 15 pertsonako lan-talde bat sendotzea; horretarako, dagoeneko badu esperientzia handia hari gabeko komunikazioan, elektronika txertatuan, software-sistema banatuetan, sentsoreetan eta mikrosistemetan. Izan ere, horiek dira ingurumen-adimenaren garapenaren oinarrian dauden teknologiak.