sábado, 20 de enero de 2018

2. GAIA

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2311/alferrik-galdutako-janaria
http://zientzia.eus/artikuluak/birziklatzea-abantailak-denontzat/
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2532/maura-febles-kubatar-soziologoa

Kubako ekonomia eredua eguneratzearen ildo nagusietakoa desestatalizazio prozesua da, estatuak ezin du bere gain hartzen jarraitu zenbait ataza txiki. Ekonomia eragile eta gune berriek kudeaketa berriak eskatzen dituzte, baita zentzu etikoak, politikoak, eta balioak ere. Kooperatiba lan molde ez indibidualista da, ondasunen metaketa bilatzen ez duena, hortaz, horren aldekoa da gure apustua. Duela lau urtera arte nekazaritza kooperatibak ziren soilik, bestelakoak berriak dira eta hiri guneetan garatzen ari dira. Horiekin lehian daude lan pribatua eta estatuaren enpresa sozialista, aldaketa eredu berriak eta errentagarritasuna bilatzen ari baita azken hori ere.
Zergatik ez da kooperatibismoa bultzatu oraintsu arte Kuban?
Estatuaren inguruan dena kontzentratzen zuen ereduak ondo funtzionatu zuen 1990era arte, Sobiet Batasunaren babesarekin. Ondoren, 90eko hamarkadan, ez zen denborarik egon hausnartzeko, larrialdi bati aurre egiteko hartu ziren zenbait neurri. Kritika batzuek diote orduan egin behar zirela aldaketak; agian bai, baina kontuan hartu behar da Kuban ez dela inoiz tradizio kooperatibistarik izan, iraultzaren aurretik ere ez. Oraindik ez daukagu kooperatiben legerik, lege dekretu bati esker ari gara lanean.
Denetariko ereduak ari dira garatzen baina, ez bakarrik kooperatibak. Hor dago eredu estatista bere ajeekin, enpresa pribatuak, autonomoak... Nola ikusten duzu horien arteko harremana?
Ereduen arteko elkarbizitza aurreikusten dugu. Guk eredu kooperatibista proposatzen dugu, baina eredu guztietan egon daitezke bizitza erdigunean jartzen duten kudeaketak. Lan pribatuan aukera gehiago daude harreman kapitalistak garatzeko, lan eskubideak bortxatzeko. Bestalde, ez dugu uste dena kooperatiba bihurtu behar denik, ezta kooperatiba eraketak ezer bermatuko duenik ere. Eredua edozein dela, dena herritarrek kudeatzea proposatzen dugu, herri botereak bere eskualdeak kudeatu eta enpresak gauza publikoenganako ardura mantendu dezan: egiturak, ospitaleak… Elkartasunean bizi izan gara 50 urtez, eta hori oso balio garrantzitsua da.



Model kooperatibakoak El Salvadorko maquila bateko jostunekin harremanetan jarri genituen hango GKE baten bidez. Etxera zerbitzua ematen duten brodatzaileak dira, oso lan baldintza txarretan aritzen direnak. Bideo-mezuen bidezko harremana egin genuen haiekin hasieran, kartaz gero eta azkenean bertara joanda. Denek zioten emakume salvadortarrentzat oso ona izango zela, baina kubatarrentzat ere onuragarria izan zen; hango emakumeen lan baldintzak ikusita, hain gaizki ez zeudela ikusi zuten. Haiek hamabost brodatzailerentzat makina bakarra zuten, pedalek eragina, eta gurean makina elektriko bana dute jostunek. Azkenerako ‘hara, ez gaude hain gaizki’ zioten. Gure kooperatibatik makina elektriko bat haiei bidaltzea erabaki dute”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario